Errege Kopako finalerdia
Jonas: 'Taldeak irabazi eta finalera heldu nahi du'
Erredakzioa
Valentziako jokalari brasildarrak adierazi duenez, emaitzak "triste" utzi du garaipena lortu ahal izan zutelako.
Jonas Gonçalves Valentziako jokalari brasildarrak ostegun honetan adierazi duenez, Valentziak "bizirik" jarraitzen du Errege Kopan, Mestallan bana egin eta gero. Gainera, taldeak irabazi eta finalera heldu nahi duela azpimarratu du.
"Ez dago ezkortasunerako tarterik. Partidaren aurretik, Bartzelonaren kontra berdinketa lortzea izugarria zen, baina atzo garaipena lortu ahal izan genuen. Finalera heltzeko helburua denboraldiaren hasieran zehaztu genuen", aitortu du Brasileko jokalariak.
Jonasek gola sartu zuen Bartzelonaren kontra, eta, ospatzeko, kamiseta kendu zuen. "Brasilen antzeko gauza bat gertatu zitzaidan, baina nire amari ez zaio asko gustatzen eta atzo errieta egin zidan. Ez da berriz gertatuko. Hala ere, Kopako titulua lortzeko gola sartzen badut, kamiseta botako dut eta joan egingo naiz", adierazi du brasildarrak barrezka.