Prentsaurrekoa
Oier Sanjurjo, Celtako presidenteak esandako hitzez 'harro'
Erredakzioa
Carlos Mouriño Galiziako taldearen presidenteak adierazi duenez, asko gustatuko litzaioke Nafarroako jokalariak hurrengo denboraldian Vigon jarraitzea.
Oier Sanjurjo Osasunako jokalaria Celtan utzita egongo da ekainaren 30era arte, eta, ostegun honetan adierazi duenez, Carlos Mouriño Celtako presidenteak egin dituen adierazpenez "harro" sentitzen da. Izan ere, presidenteak aitortu zuenez, asko gustatuko litzaioke Nafarroako jokalariak hurrengo denboraldian Vigon jarraitzea.
Sanjurjo itxaropentsu agertu da Vigoko taldea bere mailarekin pozik dagoelako, baina, jokalari nafarrak aitortu duenez, ekainera arte denbora asko falta da.
Bestalde, Nafarroako jokalariak asteburu honetan Murtziaren kontra jokatuko duten partidaren inguruan hitz egin du: "Hemendik aurrera askoz zailagoa izango da irabaztea; beheko taldeak gogor borrokatzen dira, puntuak behar baitituzte".