Itxi

2023ra arte

PSGk Messiren fitxaketa lotu du eta asteazken honetan aurkeztuko du jokalari argentinarra

EITB Media

Leer en Castellano

Paris Saint-Germainek jakinarazi duenez, Lionel Messik bi denboraldirako kontratua sinatu du, beste batez luzatzeko aukera izango duelarik. Jokalariaren aurkezpena abuztuaren 11n izango da, 11:00etan, Printzeen Parkea futbol-zelaiko auditorioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lionel Messik Paris Saint-Germain taldean jokatuko du datozen denboraldietan, eta argentinarraren aurkezpena asteazken honetan egingo du klubak, komunikatu baten bidez jakinarazi duenez.

Jokalariak bi urterako kontratua sinatu du Parisko klubarekin, 2023ko ekainaren 30era arte, eta beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du. Bartzelonan, bizkarrean 10 zenbakia eramaten zuen arren, PSGn 30 zenbakia eramango du denboraldi honetan. Messi astearte honetan iritsi da Parisera, bertan osasun-azterketa egin eta PSGrekin kontratua sinatzeko. Argentinarraren aurkezpena asteazkenean (abuztuak 11) izango da 11:00etan Printzeen Parkea futbol-zelaiko auditorioan.

"Irrikan nago Parisen nire kirol ibilbideko erronka berri honi hasiera emateko", adierazi du Messik PSGrekin kontratu sinatu ostean klubeko kanal ofizialetan. "Klubaren helburuak nireekin bat datoz. Badakit hemen maila goreneko jokalariak daudela. Ziur nago, haiekin batera gauza handiak lortuko ditugula klubarentzat eta zaleentzat. Printzeen Parkeko berdegunea zapaltzeko gogo ikaragarria daukat", gaineratu du Rosarioko (Argentina) futbolariak.

Astearte honetan zehar PSGk sare sozialetan iragarri du Messi Parisera nola eta noiz iritsi den. Hainbat jende bildu da Parisko aireportuan argentinarrari ongi etorria emateko.

Albisteak (3)

Bideoak (1)