2013ra arte
Bartzelonak Abidal lotu du
Erredakzioa
Frantziako hegalekoak ostiral honetan sinatu du kontratu berria. Jokalaria 2013ko ekainaren 30era arte egongo da Bartzelonan, eta egonaldia bi urte luzatu ahalko du.
Bartzelonak eta Eric Abidal jokalari frantziarrak ostiral honetan adostu dute hegalekoaren kontratua. Jokalaria 2013ko ekainaren 30era arte egongo da Bartzelonan, eta bi urtez luzatu ahalko dute kontratua.
Abidalek eta Sandro Rosell Bartzelonako presidenteak goizean sinatu dute kontratua, taldearen bulegoetan. Hainbat hilabetetan geldirik egon da prozesua, eta gaur bukatu da, adostasuna lortuta.