Itxi

Hil ala bizi

Afrikako Kopako final-laurdenak, hastear

Erredakzioa

Larunbatean Zambia-Sudan eta Ekuatore Ginea-Boli Kosta partidak jokatuko dira, eta igandean Gabon-Mali eta Ghana-Tunisia.

Tunisiako jokalariak Euskal selekzioaren kontrako partidan. Argazkia: EFE

Afrikako Kopa azken txanpara heldu da, final-laurdenetako kanporaketara. Oraindik bizirik dauden zortzi taldeen artean, Gabon eta Ekuatore Ginea anfitrioiez gain, hiru talde faboritoak ere badaude, Boli Kosta, Mali eta Ghana.

Larunbat honetan, Zambia-Sudan eta Ekuatore Ginea-Boli Kosta partidak jokatuko dira. Azken norgehiagoka horretan, anfitrioietako batek Didier Drogbaren eta Toure Yayaren taldea mendean hartu nahi du, finalerdietara heltzeko.

Igandean, geratzen diren bi partidak jokatuko dira: Gabon-Mali eta Ghana-Tunisia. Beste anfitrioiak Mali Seydou Keita Bartzelonako jokalariaren taldeari irabazten saiatuko da, Pierre Emerick Aubameyang Saint Ettieneko jokalariaz baliatuta.