Itxi

4. Taldea

Gernikak eta Barakaldok nagusitasuna erakutsi dute

Erredakzioa

Zalla Unionek ez zuen garaipena lortu Balmasedaren kontra (2-1), eta lidergoa galdu zuen.

Hirugarren Mailako Laugarren Taldean lider aldaketa izan da, Zalla Unionek Balmasedaren kontra galdu eta gero (2-1). Honetaz baliatuta, Gernika eta Barakaldo lehenengo eta bigarren postuan kokatu dira hurrenez hurren, Hernani eta Zarauzko KE mendean hartuta.

Bestalde, borroka polita dago play off-etan sartzeko azken postua lortzeko. Izan ere, orain Laudio B dago postu horretan, Alaves B mendean hartu eta gero (5-1), baina Portugalete eta Beasain gertu daude, bere partidak irabazita.

Azkenik, beheko postuetan ez da aldaketarik egon eta Santutxu, Hernani eta Zarauzko KE daude azkeneko postuetan.

Emaitzak:

Elgoibar 1- 0 Santutxu F.C.
Beasain 2 – 1 SCD Durango
Club Arenas 1 – 2 Zamudio
Eibar B 0 – 4 Portugalete
Baskonia 1 –1 Lagun Onak
CD Vitoria 1 – 1 Leioa
Barakaldo 2 – 1 Zarauzko KE
Gernika 1 – 0 Hernani
Balmaseda 2 – 1 Zalla Unión
Laudio B 5 – 1 Alavés B