Itxi

Errege Kopa

Bartzelona izango da Athleticen aurkaria Errege Kopako finalean

Erredakzioa

Guardiolaren mutilek 2-0 gainditu dute Valentzia itzuleko neurketan eta zuri-gorrien aurka arituko dira Kopako finalean. Cescek eta Xavik egin dituzte blaugranen golak.

Bartzelona. Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

2 - Bartzelona: Pinto; Puyol, Mascherano, Pique, Abidal, Thiago, Xavi, Cesc (Iniesta, 90+2. minutuan), Cuenca (Tello, 89. minutuan), Messi eta Alexis (Dani Alves, 86. minutuan).

0 - Valentzia: Diego Alves; Miguel, Rami, Víctor Ruiz, Jordi Alba, Albelda (Parejo, 85. minutuan), Banega (Tino Costa, 68. minutuan), Feghouli, Jonas (Piatti, 79v), Mathieu eta Aduriz.

Golak: 1-0: Cesc, 16. minutuan. 2-0: Xavi, 81. minutuan.

Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du Errege Kopa finala, Guardiolaren taldeak 2-0 gainditu baitu Valentzia finalerdietako itzuleko neurketan. 1-1eko garrantzitsua eskuratu zuen Kataluniako taldeak joaneko norgehiagokan eta Cescek eta Xavik kanporaketa erabakita utzi dute Camp Nou futbol zelaian. 2009ko Errege kopa finala errepikatu egingo da beraz Bartzelonaren eta Athleticen artean.

Neurketako aurreneko minutuetan Valentzia jaun eta jabe izan da Camp Nou futbol zelaian, baina Cescek 15. minutuan lortutako golak izoztuta utzi ditu Unai Emeryren mutilak. 1-0ekoa kolpe gogorra izan da Valentzia taldeko jokalarientzat eta Bartzelonak partidaren kontrola bereganatu egin du.

Blaugranek kanporaketa erabakita uzteko abagune argiak izan dituzte atsedenaldia baino lehen. Cesc Fabregasek hiru aukera eder izan ditu eta Messi bi. Xavik, Cuencak eta Alexisek ere saiakerak egin dituzte, baina Diego Alves atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu.

Bigarren zatiko aurreneko minutuetan Valentziako jokalariek aukera bikainak izan dituzte. Hala ere, Pinto atezaina bikain egon da ate azpian eta Emeryren taldeak intentsitatea jaitsi egin du. Feghoulik bigarren txartel horia ikusi du etaValentzia hamar jokalarirekin gelditu da. Xavik erabakita utzi du kanporaketa81. minutuan gol ederra lortuta.



Albisteak (2)