Qatar 2022
Luis Enriquek atsedena eman dio Mikel Oyarzabali
EITB MEDIO
Iñigo Martinez, Unai Simon, Mikel Merino, Cesar Azpilikueta eta Aymeric Laporte jokalariak deitu ditu Suediaren, Georgiaren eta Kosovoren kontra jokatzeko.
Luis Enriquek Espainiako selekzioak jokatu behar dituen Qatarreko Munduko txapelketarako sailkatze partidetarako deialdia jakitera eman du.
Eurokoparekin alderatuta zazpi nobedade daude, Iñigo Martinez, Raul Albiol, Mikel Merino, Carlos Soler, Brais Mendez, Pablo Fornals eta Abel Ruiz.
Espainiak Suedia, Georgia eta Kosovo selekzioekin neurtu beharko ditu indarrak.
Hautatzaile asturiarrak ez du Mikel Oyarzabal deitu eta Eurokopa eta Olinpiar Jokoak eta gero bi asteko atsedena izango du jokalari txuri-urdinak.
ZERRENDA
ATEZAINAK: Unai Simon (Athletic Club), David De Gea (Manchester United/ING) eta Robert Sanchez (Brighton/ING).
DEFENTSAK: Cesar Azpilikueta (Chelsea/ING), Marcos Llorente (Atletico), Aymeric Laporte (Manchester City/ING), Iñigo Martinez (Athletic Club), Raul Albiol (Vila-real), Eric García eta Jordi Alba (Bartzelona) eta Jose Gaya (Valentzia)
ERDILARIAK: Rodri Hernandez (Manchester City/ING), Sergio Busquets (Bartzelona), Koke Resurreccion (Atlrtico), Mikel Merino (Reala), Carlos Soler (Valentzia) eta Brais Mendez (Celta).
AURRELARIAK: Pablo Fornals (West Ham/ING), Pablo Sarabia (PSG/FRA), Ferrán Torres (Manchester City/ING), Adama Traore (Wolverhampton/ING), Alvaro Morata (Juventus/ITA), Gerard Moreno (Villarreal) eta Abel Ruiz (Sporting Braga/POR).