Kargatzen...
Itxi

36 urte dauzka

Manchester United taldeak Cristiano Ronaldoren fitxaketa konfirmatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Talde ingelesak berak eman du akordioaren berri arratsaldean. Aurrelaria duela 12 urte atera zen talde ingelesetik Real Madrilera joateko. Azken denboraldiak Juventusen egin ditu.

Cristiano Ronaldo, Juventuseko kamisetarekin. Argazkia: Efe.

Manchester United taldeak eta Juventusek Cristiano Ronaldo aurrelaria talde ingelesera itzultzea adostu dute. Portugaldarrak 118 gol egin zituen Manchesterrekin bere lehen garaian jokatutako 292 partidetan (2003-2009).

"Mundu guztia Cristianori ongietorria emateko irrikaz dago", dio talde ingelesak bere atari ofizialean argitaratutako oharrak.

Ole Gunnar Solskjaerrek entrenatutako taldearen eta jokalariaren arteko akordioa gauzatzeko zenbait arlo itxi behar dituzte: kontratuaren inguruko "zehaztapen pertsonalak", osasun azterketa eta jokalariaren paperak.

Ondo bidean, 36 urteko aurrelaria duela 12 urte utzi zuen taldera itzuliko da. Orduan Real Madrilera joan zen, eta ondoren, Juventusera.

Albisteak (2)