Itxi

Irailaren 12an

San Mamesek hartuko du Athleticen eta Realaren arteko derbia

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Primera Iberdrola txapelketako bigarren jardunaldiko partida irailaren 12an jokatuko da, 12:00etatik aurrera.

Reale Arenan jokatutako Realaren eta Athleticen arteko derbia. Argazkia: EFE

San Mames estadioan jokatuko da Athletic Clubek eta Realak irailaren 12an jokatuko duten Primera Iberdrolako bigarren jardunaldiko euskal derbia, talde zuri-gorriak baieztatu duenez.

Partida 12:00etan hasiko da, eta, horrenbestez, Athleticen emakumezkoen taldea 'Katedralera' itzuliko da, 2020ko urtarrilaren 5ean Athleticek Bartzelona hartu eta hogei hilabetera, hain zuzen ere.

Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-murrizketen ondorioz, 15.900 lagunentzako edukiera mugatua izango du Bilboko futbol-zelaiak egun horretarako, LABIk astelehen honetan hartutako erabaki berrien arabera. Hori dela eta, Athleticek bazkideei eskatu die partida ikustera joateko asmoa izanez gero, webgune ofizialaren bidez izena eman dezatela.

Albisteak (2)

Bideoak (1)