Fitxaketen merkatua
Griezmann Atletico Madrilera itzuli da
A. B. E. | EITB Media
Madrilgo klubean jokatuko du aurrelari frantziarrak bi denboraldiz, Bartzelonak utzita, baina lehen denboraldiaren amaieran, Atleticok erosi egin beharko du, 40 milioi euro ordainduta. Luuk De Jong da Barçako aurrelari berria, Sevillak utzita.
Antoine Griezmann Atletico Madrilera itzuli da, Bartzelonak utzita, bi denboraldirako, lehen denboraldiaren truke 10 milioi euro ordainduta. Atleticok, baina, aurrelaria erosi beharko du denboraldiaren amaieran, 40 milioi euro ordainduta.
Bestalde, aurrelari frantziarra ordezkatzeko, Barçan arituko da Luuk De Jong sasoiaren amaierara arte, Sevillak utzita. Kataluniako klubak ez du aurrelari nederlandarra erosteko aukerarik.
Barçak 2019ko uztailean fitxatu zuen Griezmann Atletico Madrili 120 milioi euro ordainduta. Frantziako selekzioarekin munduko txapelduna izan zen aurrelaria oso kritikatua izan da Bartzelonan, eta taldea uztea erabaki du.
Saul, Chelseara
Bestalde, Saul Ñiguezek agur esan dio Atletico Madrili, Chelsean jokatuko baitu utzita 2021-2022 denboraldi amaierara arte. Ingalaterrako taldeak 5 milioi euro ordaindu dizkio Atleticori, eta sasoi amaieran erdilaria erosteko aukera izango du.