Itxi

Real Madril-Levante

Mourinho: 'Bartzelonak baino egutegi zailagoa daukagu otsailean'

Erredakzioa

Real Madrileko entrenatzaile portugaldarrarentzat hilabete honetan "aurkari nagusiak" baino egutegi zailagoa du berak zuzentzen duen taldeak.

Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Real Madrileko entrenatzailea den Jose Mourinhok Levanteren aurkako partidaren bezperan prentsaurrekoa eman du eta batik bat bere taldeak hilabete honetan bere taldeak duen egutegi zailaz hitz egin du.

"Hilabete zaila daukagula uste dut, ziurrenik gure aurkari nagusiak baino zailagoa. Igandean laugarren sailkatua den Levanteren aurka jokatzen dugu, ondoren Santanderren eta Racing hobekuntza argian dago. Rayoren aurka ere jokatu behar dugu eta azkenik denboraldi bikaina egiten ari den Espanyol izango dudgu aurkari", esan du Jose Mourinhok.

Levante, Bartzelonarekin batera Real Madrilen aurka garaipena lortu duen talde bakarra da. "Egia da gure aurka hainbat taldek ondo jokatu dutela, baina horrelako partida asko aurrera atera ditugu. Levantek meritu handia du guri irabazi izanagatik eta sailkapenean laugarren egotea ere azpimarragarria da", gaineratu du Mouk.


Albisteak (3)