Zazpigarren agintaldia
Villar RFEF-eko presidente berriz aukeratu dute
Erredakzioa
Angel MarIa Villarrek presidente izaten jarraituko du hurrengo lau urteetan (2012-2016). 1988. urtetik Espainiako Futbol Federakuntzako presidente da Bilboko jokalari ohia.
Espainiako Futbol Federakuntzako Batzarrak Angel Maria Villar hurrengo lau urteetarako presidente gisa berriz aukeratu du (2012-2016). Villarek zazpigarren agintaldia beteko du, 1988. urtetik presidentea baita Bilboko jokalari ohia.
Villar gaurko hauteskundeetako hautagai bakarra izan da eta 167 bozkatik, 161 alde, 5 zuri eta baliogabeko bat izan dira. Michel Platini UEFAko presidentea batzarran izan da.