Itxi

Santander Liga

Michel kargutik kentzea erabaki du Getafek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Balizko 24 puntutik bakarra bereganatu ostean kaleratu du, eta, itxura guztien arabera, Quique Sanchez Floresek hartuko du hark utzitako lekua.

Míchel, Getafeko entrenatzaile lanetan. Argazkia: EFE

Getafek, zortzi jardunaldi jokatu eta puntu bakarra lortu ondoren, Jose Miguel Gonzalez "Michel" entrenatzailea kargutik kendu du astelehen honetan, Realaren aurka 1-1 berdindu ostean, hain zuzen ere.

Nazioarteko partiden ondorioz ligan egongo den 16 eguneko geldialdia aurretik duela ikusita, Madrilgo taldeak bizi duen egoera txarrari buelta emateko baliatu nahi du. Getafe sailkapeneko azken postuan dago kokatuta, jaitsiera postuetatik kanpo dagoen Granadak baino bost puntu gutxiago dituela.

Getafe zuzentzen eman duen bere bigarren aldian, Michelek ez du garaipenik erdietsi (zazpi neurketa galdu eta bat berdindu du), eta bere taldeak hiru gol baino ez ditu sartu (Sandro Ramirezek bi eta Stefan Mitrovicek bat); aitzitik, aurkariek hamahiru aldiz zulatu dute talde urdinaren atea.

Michelek utzitako tokia betetzeko aukera gehien dituena Quique Sanchez Flores madrildarra da. Hala eginez gero, hirugarren aldiz hartuko luke Getafe zuzentzeko ardura.

Albisteak (1)

Bideoak (3)