Espainiako selekzioa
Del Bosquek Muniain deitu du Venezuelaren kontra jokatzeko
Erredakzioa
Andoni Iraola, Xabi Alonso, Fernando LLorente eta Javi Martinez ere deitu ditu Espainiako hautatzaileak. Bestalde, Amorebieta zalantza da Venezuelako selekzioan. Atzelariak kolpea du ezker oinan.
Vicente del Bosque Espainiako hautatzaileak Venezuelaren aurka jokatzeko deialdia eman du gaur. Neurketa Malagan jokatuko da asteazkenean. Fernando Torres Chelseako aurrelaria eta Raul Albiol Real Madrileko atzelaria zerrendatik at utzi ditu prestatzaileak.
Iker Muniain Athleticeko aurrelari gaztea eta Roberto Soldado Valentziako jokalaria aurrenekoz deialdian sartu ditu Salamancako entrenatzaileak.
Selekzionatzaileak 24 jokalari deitu ditu. Thiago Alcantara, Andoni Iraola eta Alvaro Negredo berriro sartu ditu deialdian Ingalaterra eta Costa Ricaren aurka kanpoan utzi ostean.
Deialdia:
Atezainak Iker Casillas (Real Madril), Jose Manuel Reina (Liverpool) eta Víctor Valdes (Bartzelona).
Atzelariak: Alvaro Arbeloa (Real Madril), Sergio Ramos (Real Madril), Gerard Pique (Bartzelona), Jordi Alba (Valentzia), Carles Puyol (Bartzelona), Andoni Iraola (Athletic) eta Javi Martinez (Athletic).
Erdilariak: Thiago Alcantara (Bartzelona), Xabi Alonso (Real Madril), Sergio Busquets (Bartzelona), Santi Cazorla (Malaga), Xavi Hernandez (Bartzelona), Cesc Fabregas (Bartzelona) eta Andres Iniesta (Bartzelona).
Aurrelariak: David Silva (Manchester City), Fernando Llorente (Athletic), Juan Mata (Chelsea), Iker Muniain (Athletic), Jesus Navas (Sevilla), Alvaro Negredo (Sevilla) eta Roberto Soldado (Valentzia).
Amorebieta Venezuelarekin ez izatea posible da
Bestalde, Fernando Amorebieta Athleticeko jokalaria Venezuelarekin ez jokatzea gerta liteke, izan ere, zuri-gorriak kolpea du ezker oinan eta baja izan daiteke nazioarteko partidarako.
Talde zuri-gorriak jakinarazi duenez, Cantauran jaiotako atzelariari azterketa egin diote eta haustura baztertu egin dute, baina kolpeak normaltasunez jokatzea eragozten dio.