Bartzelona
Guardiola: 'Villarren laguna izateagatik irabazten dela dirudi'
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federakuntzako presidenteak 'aurrerapausoa' eman behar duela azaldu du Bartzelonako teknikariak. Epaileen inguruan 'zurrumurruak' alde batera uzteko eskatu du Guardiolak.
Bartzelonako Pep Guardiola entrenatzaileak "Villarren laguna izateagatik partidak irabazten direla" dirudiela azaldu du. Horregatik, teknikari katalanak EEFFko presidenteari, "aurrerapausoa" emateko emateko eskatu dio, epaileen inguruan dauden "zurrumurruak" alde batera uzteko.
"Epaileei presio handia jarri diete eta Espainiako Futbol Federakuntzako presidenteak aurrerapausoa eman beharko luke. Mila zurrumurru daude eta neurketak Messik edo Cristianok irabazten dituztela azaldu beharko luke. Horrela ez bada, Angel Maria Villarren laguna izateagatik partidak irabazten direla dirudi eta presidentearen desegite klausulari buruz hitz egin beharko genuke", azaldu du ironiaz Pep Guardiolak.