Itxi

Qatar 2022

12 selekziok bigarren aukera bat izango dute 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketan sartzeko

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Italia, Ipar Mazedonia, Portugal, Turkia, Eskozia, Gales, Ukraina, Austria, Suedia, Txekiar Errepublika, Errusia eta Polonia Munduko Txapelketan sartuko dituzten hiru paseetako bat lortzen saiatuko dira.

Cristiano Ronaldo. Irudia: EFE

Italiako selekzioak Ipar Mazedoniakoaren aurka jokatuko du eta Portugalekoak Turkiakoaren aurka 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketarako finalerdietan, martxoaren 24an jokatuko dena, FIFAk azken hiru taldeak erabakitzeko ostiral honetan egindako zozketaren arabera.

Bere aldetik, Eskoziak Ukrainaren aurka jokatuko du eta Galesek Austriako selekzioari aurre egin beharko dio. Azkenik, Suediak Txekiar Errepublika hartuko du eta Errusiak Poloniako jokalarien aurka jokatuko du.

Finalerdietako zozketa (martxoaren 24an)

Eskozia - Ukraina

Gales - Austria

Errusia - Polonia

Suedia - Txekiar Errepublika

Italia - Ipar Mazedonia

Portugal - Turkia

 

Finaletako zozketa (martxoaren 29an)

Gales - Austria partidako irabazlea - Eskozia - Ukraina partidako irabazlea

Errusia - Polonia partidako irabazlea - Suedia - Txekiar Errepublikako irabazlea

Portugal - Turkia partidako irabazlea - Italia - Ipar Mazedonia partidako irabazlea

Sailkapen fasearen ondoren, Alemaniak, Danimarkak, Belgikak, Frantziak, Kroaziak, Espainiak, Serbiak, Ingalaterrak, Suitzak eta Herbehereek Mundialerako txartela eskuratu dute.

Brasilekin eta Argentinarekin batera, selekzio anfitrioiak ere parte hartuko du txapelketan, datorren urteko azaroaren 21etik abenduaren 18ra bitartean jokatuko dena.

Albisteak (3)