Bartzelona
Eric Abidali gibel transplantea egingo diote
Erredakzioa
Bartzelonako zerbitzu medikuek ziurtatu dutenez, transplantea tratamenduaren barnean aukera bat izan da beti.
Eric Abidal Bartzelonako atzelariari gibel transplantea egingo diote datozen asteetan, Kataluniako taldeko zerbitzu medikuek jakitera eman dutenez.
2011ko martxoaren 17an gibeleko tumore bat kentzeko ebakuntza egin zioten frantziarrari eta aste gutxi behar izan zituen sendatzeko. Horrela, bi hilabete geroago Txapeldunen Ligako finalean parte hartu ahal izan zuen.
Hegalekoa bajan egon da azken asteetan pubalgia baten ondorioz, taldeak jakinarazi duenez. Azken urtean aldizkako azterketak egin dizkiote jokalariari.
Bartzelonako zerbitzu medikuek ziurtatu dutenez, transplantea tratamenduaren barnean aukera bat izan da beti.