Itxi

23 HAUTAGAI

Irene Paredes, FIFAren hamaikako onenean sartzeko hautagaien artean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erabakia datorren urtarrilaren 17an jakinaraziko dute, FIFAren The Best sarien banaketan.

Irene Paredes. Argazkia: @FCBfemeni

Irene Paredes atzelari legazpiarra, egun Bartzelonako taldeko jokalaria dena, FIFAk eta FIFProk (Futbolari Profesionalen Nazioarteko Federazioa) aitortzen duten emakumezkoen hamaikako onenean agertzeko 23 hautagaien artean dago, FIFAk berak jakitera eman duenez.

Jokalarien boto bakarrean oinarrituta ematen den sariak formatu berria dauka aurtengo ekitaldian, eta, besteak beste, murriztu egin da hautagaien kopurua, lehen egon ohi ziren 55etik egungo 23ra murriztu baita zerrenda.

FIFPro eta FIFAk 2020/2021 denboraldian gehien nabarmendu ziren emakumezko hiru jokalari aukeratzeko eskatu zieten mundu osoko futbolari profesionalei, honako postu hauetan: atezainak (3), atzelariak (6), erdilariak (6) eta aurrelariak (6), eta hala osatu dute 23 jokalariz eratutako multzoa.

FIFAren hamaikakorik onena 2022ko urtarrilaren 17an iragarriko da FIFAren The Best sarien ekitaldian. Aipatu hamaikako hori atezain batek, hiru defentsak, hiru erdilarik eta hiru aurrelarik osatuko dute. "Falta den postua hamaikakoan hautatua izan ez den eta boto gehien lortu dituen jokalariari esleituko zaio", azaldu du FIFAk.

Boto gehien jaso dituzten 23 hautagaiak:

Atezainak:

Laura Benkarth (FC Bayern München)

Ann-Katrin Berger (Chelsea FC Women)

Christiane Endler (Paris Saint-Germain/Olympique Lyonnais)

Atzelariak:

Millie Bright (Chelsea FC Women)

Lucy Bronze (Manchester City WFC)

Kadeisha Buchanan (Olympique Lyonnais)

Ellie Carpenter (Olympique Lyonnais)

Magdalena Eriksson (Chelsea FC Women)

Irene Paredes (FC Bartzelona)

Wendie Renard (Olympique Lyonnais)

Erdilariak:

Estefania Banini (Atletico Madril)

Barbara Bonansea (Juventus FC Women)

Aitana Bonmati (FC Bartzelona)

Delphine Cascarino (Olympique Lyonnais)

Carli Lloyd (NJ/NY Gotham FC)

Alexia Putellas (FC Bartzelona)

Aurrelariak:

Pernille Harder (Chelsea FC Women)

Samantha Kerr (Chelsea FC Women)

Marta (Orlando Pride)

Vivianne Miedema (Arsenal WFC)

Alex Morgan (Tottenham Hotspur FC Women/Orlando Pride/San Diego Wave)

Gabrielle Onguene (CSKA Moscow)

Megan Rapinoe (OL Reign)

Albisteak (3)

Bideoak (1)