Azken partea
Fabrice Muambak oso larri jarraitzen du
Erredakzioa
Hala ere, jokalariaren bihotz-erritmoa "egonkorra" dela dio parteak. Larunbatean bihotzekoak eman zion FA Cupeko partidan.
Boltoneko Fabrice Muamba jokalariak "oso larri" jarraitzen du, azken partearen arabera. Kongoko jokalariari bihotzekoak eman zion larunbatean FA Cupeko Bolton-Tottenham partidan. Larri dagoen arren, jokalariaren bihotz-erritmoa "egonkorra" dela dio parteak.
Berdegunean bertan jokalaria berpizten saiatu ziren medikuak eta ospitalean tratamenduarekin jarraitu zuten. Senitartea hedabideekin eskertuta agertu da jokalariaren pribatutasuna errespetatzeagatik.