Barça-Granada (5-3)
Gol zaparrada Camp Nou estadioan eta Bartzelonaren garaipena
Erredakzioa
Leo Messik erabaki zuen neurketa berriro eta klub blaugranako historiako goleatzailerik onena bilakatu da. Granadak bi gol penaltiz lortu zituen eta Dani Alvesek txartel gorria ikusi zuen.
- Fitxa teknikoa:
5 - Bartzelona: Victor Valdes; Alves, Pique, Puyol, Adriano (Mascherano, 46. minutuan); Keita, Xavi, Thiago (Iniesta, 72. minutuan); Cuenca, Alexis (Tello, 72. minutuan) eta Messi.
3 - Granada: Julio Cesar; Cortes, Mainz, Borja Gomez, Siqueira; Jara (Uche, 46. minutuan), Moises Hurtado (Abel Gomez, 70. minutuan), Mikel Rico, Dani Benitez; Martins; eta Ighalo (Geijo, 78. minutuan) .
Golak: 1-0, 4. minutuan: Xavi. 2-0, 17. minutuan: Messi. 2-1, 55. minutuan: Mainz. 2-2, 62. minutuan: Siqueira, penaltiz. 3-2, 67. minutuan: Messi. 4-2, 82. minutuan: Tello. 5-2, 86. minutuan: Messi. 5-3, 89. minutuan: Siqueira, penaltiz.
Bartzelonak Real Madril bost puntura du sailkapenean Granadaren aurka garaipena eskuratuta. Messik neurketa erabaki zuen eta Ligako goleatzailerik onena bilakatu da 34 gol lortuta. Partida arraroa izan zen. Guardiolaren mutilek erraz agindu zuten aurreneko zatian, baina Abel Resinoren taldeak 2-2koa jarri zuen bigarren zatian.
Lionel Messik erakustaldi eman zuen 3-2koa jartzeko eta blaugranek ez zituzte hiru puntuak ihes egiten utzi. 4-2koa Tellok jarri zuen eta Messik Bartzelonaren bosgarren gola lortu zuen. Granadak azken 5-3koa jarri zuen penaltiz Camp Nou estadioko markagailuan Dani Alvesek txartel gorria ikusi eta gero.