Itxi

Epaileak iraintzeagatik

Alves eta Pepe gogor zigortuak izan daitezke

Erredakzioa

Bartzelonako jokalaria egotzi egin zuen Teixeira Vitienes epaileak eta ondoren brasildarrak arbitroa iraindu zuen. Pepe ez zen egotzia izan, baina hizt gogorrak esan zizkion Paradas Romero epaileari.

Teixeira Vitienesek Daniel Alvesi bigarren txartel horia ateratzen dion unea. Argazkia: EFE

Real Madril eta Bartzelona nor baino nor ari dira Ligako tituluagatik borrokan, baina epaileekin ere lotsagarri ari dira portatzen bi taldeak. Mesede gehien jasotzen dituztenak dira eta gehien kexatzen direnak ere.

Bartzelonak Granadaren aurka jokatu zuen partidan Daniel Alves egotzi egin zuen Teixeira Vitienes epaileak bi txartel horia erakutsita. Partida bateko zigorra izango du Alvesek egotzia izateagatik, baina ondoren epailea iraindu zuen. Teixeirak honakoa idatzi zuen partidako aktan: "Nigana zuzendu da, zurea harrigarria da, behin eta berriro errepikatuz eta zarataka". Alvesek egin duena epailea iraintzea da eta Lehiaketa Batzordeak behar duena egiten badu egotzia izanagatik duen partida gehi beste hiru partidako zigorra jaso dezake Alvesek.

Peperen kasuan, ez zen Vila-realen aurkako partidan egotzia izan, baina aldageletako bidean larri iraindu zuen Paradas Romero epailea. Paradasek honakoa jaso zuen aktan: "Zer nolako lapurreta, putakumea!". Irain hauengatik zigor gogorra jaso dezake Pepek, lau partidatik hamabira artekoa adibidez.

Albisteak (3)