Realaren aurka izango da
Lehiaketa Batzordeak Sergio Ramosi barkatu dio
Erredakzioa
Pepe atzelariari bi partidako zigorra jarri dio Lehiaketa Batzordeak, eta neurketa bakarreko zigorra Jose Mourinho entrenatzaileari eta Mesut Ozil erdilariari.
Espainiako Futbol Federakundearen Lehiaketa Batzordeak Pepe Real Madrileko atzelariari bi neurketako zigorra jartzea erabaki du. Era berean, Jose Mourinho entrenatzaileari eta Mesut Ozil erdilariari partida bakarreko zigorra ezarri die. Guztiak Vila-realen aurkako partidan egotzi zituen epaileak, asteazkenean.
Bestalde, Jose Luis Paradas Romero epaileak Sergio Ramos atzelariari erakutsitako lehen txartel horia indargabetu du Lehiaketa Batzordeak. Bi txartel hori ikusi zituen Ramosek, baina orain Realaren kontra jokatzeko aukera izango du, txarteletako bat kenduta. Rui Faria prestatzile fisikoari bi partidako zigorra ezarri dio Batzordeak, zuzenean txartel gorria atera baitzion epaileak.