Zozketa
Racing-Athletic, Espanyol-Alaves eta Alhama-Eibar, Erreginaren Kopako final-zortzirenetan
EITB MEDIA
Kanporaketak urtarrilaren 26an eta 27an jokatuko dira, eta partida bakarrean erabakiko dira.
Racing-Athletic, Espanyol-Alaves eta Alhama-Eibar izango dira euskal taldeek Erreginaren Kopako final-zortzirenetan jokatuko dituzten partidak, ostiral honetan Madrilen, Las Rozaseko Futbolaren Hirian, egindako zozketaren arabera.
Hirugarren kanporaketa honetan, 16 talde izango dira: bigarren kanporaketan aurrera egin zuten zortzi taldeak, Lehen Mailan 2020-2021 denboraldian sailkapeneko 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 postuetan bukatu zuten sei taldeak eta Bigarren Mailatik Lehenengora igo ziren biak.
Kanporaketak urtarrilaren 26-27an jokatuko dira, eta partida bakarrean erabakiko dira.
Hirugarren kanporaketako partidak:
Malaga - Rayo Vallecano
DUX Logroño - Vila-real
Alhama - Eibar
Racing - Athletic Club
Granada - Real Betis
Espanyol - Deportivo Alaves
Juan Grande - Valentzia
Oviedo Moderno - Huelvako Sporting Club