Itxi

UEFA Europa League

Sportingek, Az Alkmaarrek eta Atletico Madrilek abantaila hartu dute

Erredakzioa

Portugaldarrek Metalisti irabazi zioten, holandarrek Valentzia hartu zuten mendean eta koltxoneroek Hannover 96ren aurka lortu zuten garaipena. 2-1eko emaitzarekin bukatu ziren partidak.

Sportingek 2-1 irabazi dio Metalisti. Argazkia: EFE

UEFA Europa Leagueko final-laurdenetako joaneko partidek gol ugari eta ikuskizun bikaina eskaini zuten. Athleticek 2-4 irabazi zion Schalke 04 taldeari eta bideratuen dagoen kanporaketa da. Gainontzeko kanporaketak irekita daude oraindik.

Sporting Lisboak 2-1 irabazi zion Metalisti Portugalen. Etxeko takdea 2-0 irabazten zihoan eta bazirudien partida horrela bukatu behar zela, baina ukrainarrek gola sartu zuten azken minutuan eta kanporaketa irekita utzi zuten. Athletic finalerdietara sailktzen bada kanporaketa honetatik irtengo da aurkaria.

Holandan, Valentziak kale egin zuen AZ Alkmaarren aurka. Espainiarrek 2-1 galdu zuten eta Mestallan erabakiko da kanporaketa. Final-laurdenetako laugarren partidan, Atletico Madrilek 2-1 irabazi zion Hannover 96ri Vicente Calderonen. Aurretik dira koltxoneroak, baina lan egin beharko dute Alemanian finalerdietarako txartela lortzeko.

Albisteak (2)

Galeriak (1)