Itxi

2022ko Espainiako Superkopa

Bartzelona eta Virginia Torrecilla, 'Supertxapeldunak'

EITB Media

Leer en Castellano

Talde katalanak Atletico gainditu (7-0) eta txapeldun bilakatu zen. Madrileko jokalariak berriro jokatu zuen futbol partida bat minbizia gaindituta.

Virginia Torrecilla (Atletico), Bartzelonako jokalariekin

Bartzelona 2022ko Espainiako Superkopa irabazi zuen igandean Atletico Madril 7-0 gaindituta.

Finalean beste protagonista bat egon zen, Virginia Torrecilla. Madrileko taldeko jokalaria bi urte izan da berdegunetik kanpo minbizia izan duelako eta behin gaindituta finaleko minutu batzuk jokatu zituen.

Torrecilla hunkitu agertu zen partida amaitzean, "sorpresa bat izan da. Beroketa ariketak egin ditudanean jendea txaloka hasi eta ikusgarria izan da. Bartzelona taldeko zaleek ere bat egin dute eta berdegunera ateratzea nahi zuten".

HAMAIKAKOAK

BARTZELONA: Paños; Torrejon, Paredes (Leon, 75'), Fernandez (Pereira, 65'), Rolfo (Ouahabi, 65'); Alexia (Oshoala, 65'), Guijarro, Engen (Serrano, 75'); Hansen, Hermoso eta Martens.

ATLETICO: Lindahl; Aleixandri, Tounkara, Van Dongen, Menayo (Latorre, 59'); Shei, LOpez, Meseguer (Torrecilla, 85'), Santos (Sampedro, 59'); Castellanos (Banini, 72') eta Da Silva (Ajibade, 72').

GOLAK

1-0, Ingrid Engen.

2-0, Caroline Graham Hansen.

3-0, Caroline Graham Hansen.

4-0, Fridolina Rölfo.

5-0, Caroline Graham Hansen.

6-0, Lieke Martens.

7-0, Lieke Martens.

Bartzelona, txapeldun