Itxi

Mallorca eta Cadiz, galtzaile

Rayo Vallecano eta Valentzia dira Errege Kopako finalerdietara sailkatu diren lehen taldeak

EITB Media

Leer en Castellano

Madrilgo taldeak 1-0 irabazi dio Mallorcari final-laurdenetan, eta Valentziak 2-1eko emaitzarekin hartu du Cadiz mendean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Rayo Vallecanok eta Valentziak Errege Kopako finalerdiak jokatuko dituzte, asteazken honetan, final-laurdenetako kanporaketetan, Mallorca eta Cadiz kanporatuta hurrenez hurren.

Vallecasen jokatu den neurketan, Rayok 1-0 menderatu du Mallorca. Andoni Iraolak zuzentzen duen taldea nagusi izan da neurketan zehar, eta Trejok 43. minutuan penaltiz sartu duen golak erabaki du kanporaketa.

Bestalde, Mestallako norgehiagokan, Valentziak 2-1 garaitu du Cadiz. Partida parekatua izan da. Etxeko taldeak sartu du lehen gola, 23. minutuan, Guedesen bidez (1-0). Bigarren zatiko lehen minutuetan, Cadizek banakoa jarri du markagailuan; Lucas Perezek penaltiz sartu du gola (1-1). Neurketako azken txanpan, Hugo Durok gola egin (2-1) eta kanporaketa erabakita utzi du.

Ostegunean jakingo da finalerdiak jokatuko dituzten beste bi taldeak zeintzuk izango diren. Reala - Betis eta Athletic - Real Madril kanporaketetako irabazleek eskuratuko dute hurrengo faserako txartela.

Albisteak (3)

Bideoak (2)