Itxi

LaLiga (26. jardunaldia)

Reala - Osasuna euskal derbia eta Bartzelona - Athletic partida otsailaren 27an jokatuko dira

EITB Media

Leer en Castellano

Santander Ligak 26. jardunaldiko neurketen datak eta ordutegiak publikatu ditu. Alavesek Getaferi egingo dio bisita otsailaren 26an.

Santander Ligako lehen itzuliko Osasuna - Reala euskal derbiko irudia. Argazkia: EFE

Santander Ligak 26. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu ostegun honetan. Jardunaldia otsailaren 25ean hasi eta 28an bukatuko da.

Otsailaren 27an, igandean, Realaren eta Osasunaren arteko euskal derbia jokatuko da Reale Arenan, 18:30ean. Egun berean, baina 21:00etan Athleticek Bartzelonaren kontra neurtuko ditu indarrak Camp Noun.

Bestalde, otsailaren 26an (larunbata), Alavesek Getaferi egingo dio bisita; norgehiagoka 16:15ean hasiko da Alfonso Perez Coliseum estadioan.

Santander Liako 26. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Otsailak 25, ostirala:

Mallorca - Valentzia (21:00etan)

Otsailak 26, larunbata:

Levante - Elx (14:00etan)

Getafe - Alaves (16:15ean)

Rayo Vallecano - Real Madril (18:30ean)

Atletico Madril - Celta (21:00etan)

Otsailak 27, igandea:

Vila-real - Espanyol (14:00etan)

Sevilla - Betis (16:15ean)

Reala - Osasuna (18:30ean)

Bartzelona - Athletic Club (21:00etan)

Otsailak 28, astelehena:

Granada - Cadiz (21:00etan)

Albisteak (3)