Primera Iberdrola
Ahazteko jardunaldia
EITB Media
Realak eta Alavesek etxean berdindu zuten Atleticorn eta Sevillaren kontra, hurrenez hurren. Athleticek eta Eibarren galdu egin zuten.
Primera Iberdrola txapelketako 21. jardunaldian ez da euskal talderen garaipenik izan.
Bigarren sailkatuta dagoen Realak partida ona jokatu zuen Atletico Madrilen kontra, baina bina amaitu zen neurketa; Alavesek Sevilla hartu zuen eta nahiz eta sari gehiago merezi azkenean puntu bakarrarekin konformatu behar izan ziren (1-1).
Athleticek, bestalde, bolada onari agur esan zion Sporting Huelvaren kontra galdu eta gero partida kaskarrean.
Eibarrek ere galdu egin zuen, zazpi gol egin zizkion sailkapeneko lider dagoen Bartzelonak.
21. JARDUNALDIA
Sporting Huelva 2-0 Athletic (golak)
Madrid CFF 0-1 Tenerife
Valentzia 2-0 Levante UD
Real Madril 1-0 Betis
Vila-real 1-0 Rayo Vallecano