Itxi

IV. eta XV. multzoak

Zalla eta Peña Sport, lidergoan

Erredakzioa

IV. multzoan liderra, Barakaldo, Beasain eta Gernika daude play-off postuetan. Bestalde, XV. multzoan liderra, Izarra eta Tudelano matematikoki sailkatuta daude igoera fasea jokatzeko.

Ostegun eta ostiral santu egunen artean jokatu da Hirugarren Mailako IV. eta XV. multzoetako 33. jardunaldia. Bost jardunaldi besterik ez dira falta liga amaitzeko.

IV. multzoan Zalla da liderra 66 punturekin Hernaniri 3-1 irabazi baitzion. 65 punturekin bigarren postuan da Barakaldo Elgoibarri 1-2 irabazita. Hirugarren postuaren jabe Beasain egin da laugarren postuan dagoen Gernikari 3-0 irabazi baitzion. Bi talde hauek eta bosgarren sailkatua den Laudio ere, berdinduta daude 62na punturekin. Portugaletek (61 puntu) eta Cultural Durangok (59 puntu) play-off postuetan sartzeko aukerak dituzte oraindik.

Santutxu (18. postuan, 30 puntu), Hernani (19. postuan, 26 puntu) eta Zarauzko (azken postua, 19 puntu) dira jaitsiera postuetan dauden taldeak.

XV. multzoan hiru taldek zihurtatuta dute igoerako play-offak jokatzea; Peña Sport, Izarra eta Tudelano dira talde horiek. Liderra Peña Sport da 77 punturekin eta puntu berdinekin (77) bigarren postuan dago Izarra. Hirugarren postua Tudelanori dagokio eta 73 puntu dituzte Tudelakoek. Mutilvera dago laugarren postuan 70 punturekin. Mutilvakoak ez dira matematikoki play-offeko taldea, baina oso gertu daude. Liga amaitzeko geratzen diren bost partidetatik bakarra irabaziz edo berdinduz gero, igoera fasea jokatzeko sailkatuko da taldea.

Cortes (18. postua, 29 puntu), Azkoyen (19. postua, 28 puntu) eta Aluvion (azken sailkatua, 20 puntu) dira jaitsiera postuetan dauden taldeak.