"Zirku bat, bolborategi bat"
Rayok Sandoval auzitara eraman du
Erredakzioa
Rayo Vallecanok zuzentzen duen konkurtso-administratzaileak Jose Ramon Sandoval demandatu du, 188.200 euro itzuli ditzan.
Rayo Vallecanoko konkurtso-administratzaileak demanda jarri dio Jose Ramon Sandovali, ahalik eta arinen 188.200 euroko kopurua itzuli dezan.
Taldearen zuzendaritzaren arabera, entrenatzaileak dirua irregularki jaso zuen, "taldea Konkurtso Legean sartu baino 12 egun lehenago" hartu baitzuen.
Administratzaileen iritziz, teknikoak Konkurtso Legeak ezartzen dituen berdintasuna eta parekotasuna urratu ditu, taldeko gainontzeko jokalari eta langileen gainetik kokatuz.
Sandovalen erantzuna
Rayo Vallecanoko entrenatzaileak, ordea, taldea "zirku" eta "bolborategi"tzat jo ditu. "Egunero zerbati gertatzen da. Ikusi ezazue, nire taldeak demandatu nau eta presidenteak onartu egin du" esan du Sandovalek harrituta.