Zozketa
Vila-real vs Reala eta Athletic vs Sevilla, Erreginaren Kopako final-zortzirenetan
EITB MEDIA
Kanporaketak partida bakarrean erabakiko dira eta martxoaren 2-3an jokatuko dira.
Vila-real eta Sevilla dira Realari eta Athletici Erreginarekin Kopako final-zortzirenetan egokitu zaizkiebn aurkariak. Zozketa ostiral honetan egin dute Espainiako Futbol Federazioak Madrilen duen egoitzan.
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, martxoaren 2-3an.
Final-zortzirenetako kanporaketak
Espanyol-Real Madril CFF
Alhama-Real Madril
Valentzia-Granadilla
Athletic-Sevilla
Rayo Vallecano-Bartzelona
Vila-real-Reala
Sporting Huelva-Atletico de Madril
Betis-Levante