Itxi

ORDUTEGIAK

Erreginaren Kopako Athletic - Sevilla kanporaketa martxoaren 1ean jokatuko da; Vila-real - Reala, 2an

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zuri-gorriek 21:00etatik aurrera hartuko dituzte andaluziarrak Lezaman. Txuri-urdinek, berriz, 18:00etan hasiko dute euren lehia.

2022ko Erreginaren Kopako final-zortzirenetako kanporaketen ordutegiak. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak asteazken honetan jakinarazi ditu Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partiden behin betiko ordutegiak. Bertan, Athletic Clubek eta Realak hartuko dute parte.

Horrela, Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak martxoaren 1ean neurtuko ditu indarrak Sevillarekin, 21:00etatik aurrera, Lezaman. Bestalde, Natalia Arroyoren jokalariek beste egun bat itxaron beharko dute Vila-realen aurka jarduteko, etxetik kanpo: martxoaren 2an izango da, 18:00etan.

Final-zortzirenetako lehiak eta ordutegian

Alhama - Real Madril (martxoaren 1ean, 19:00etan)

Athletic - Sevilla (martxoaren 1ean, 21:00etan)

Valentzia - Granadilla (martxoaren 2an, 14:00etan)

Rayo Vallecano - Bartzelona (martxoaren 2an, 16:00etan)

Vilareal - Reala (martxoaren 2an, 18:00etan)

Betis - Levante (martxoaren 3an, 15:00etan)

Espanyol - Real Madril CFF (martxoaren 3an, 17:00etan)

Sporting Huelva - Atletico Madril (martxoaren 3an, 19:00etan)

Albisteak (2)

Bideoak (2)