Kargatzen...
Itxi

Primera Iberdrola

Realak luzapenean lortu du garaipena Eibarren kontrako euskal derbian (2-1)

EITB Media

Leer en Castellano

Armaginek eskura izan dute berdinketa, baina Gemmaren eta Nerea Eizagirreren golek saihestu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak eta Eibarrek Primera Iberdrolako  23. jardunaldiko gipuzkoar derbia jokatu dute gaur Zubietako berdegunean.

Armaginek partida ona egin dute eta 0-1 jarri dira Kundananjik egindako golari esker, baina ez da nahikoa izan eta ezin izan dute punturik urratu.

Halere, neurketako azken txanpan, azken hamar minutuetan hain zuzen ere, Gemmak (1-1) eta Nerea Eizagirrek (2-1) golak egin eta markagailua irauli dute.

Talde txuri-urdinak bigarren jarraitzen du eta Txapeldunen Ligarako sailkatzeko erronka buruan.

Fitxa teknikoa

Reala: Lete; Emma (Mirari, 79'), Etxezarreta, Vanegas, Izarne (Nuria Rábano, 27'); Arnaiz, Gaby, Nerea Eizagirre; Jensen (Gemma, 60'), Franssi eta Amaiur (Allegra, 60').

S. D. Eibar: Noelia; Campos, Elba Verges, Noko, Ruth; Llompart, Natalie (Sheila, 68'); Kundananji, Aida (Altonaga, 64'), Carla; eta Carmen (Queralt, 85').

Golak: 0-1, 30': Kundananji.1-1, 80': Gemma. 2-1, 90': Nerea Eizagirre

Bideoak (4)