Itxi

LaLiga SmartBank

Amorebietak kargutik kendu du Iñigo Velez de Mendizabal; Haritz Mujika da entrenatzaile berria

EITB Media

Leer en Castellano

Bizkaiko taldeak Velez de Mendizabal entrenatzailea kargutik kentzea erabaki du eta Mujikak zuzenduko Amorebieta denboraldi amaierara arte. Zornotzako taldea SmartBank Ligako jaitsiera postuetan dago, salbaziotik zazpi puntura.

Iñigo Velez de Mendizabal, Amorebieta taldeko entrenatzaile ohia. Argazkia: EITB Media

Amorebietak Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du astearte honetan (martxoak 8), eta jakinarazi du Haritz Mujikak zuzenduko duela taldea SmartBank Ligako (Bigarren Maila) 2021-2022 denboraldia amaitu arte.

Jon Larrea klubeko presidentea eta Asier Goiria kirol-zuzendaria Iñigo Velez de Mendizabalekin bildu dira, arabarrari kargugabetu egingo dutela esateko. Klubak Haritz Mujikaren aldeko apustua egin du, eta teknikari berriak asteazkenean zuzenduko du taldearen lansaioa Artunduagan (Basauri) 10:30ean; ondoren, prentsaurrekoa eskainiko du Urritxen (Zornotza), 12:30ean.

SmartBank Ligan 30 jardunaldi jokatu ostean, Amorebieta jaitsiera postuetan dago (20.) 26 punturekin, salbaziotik zazpi puntura, Mirandes (33 puntu) baita jaitsiera postuetatik kanpo dagoen lehen taldea.

Albisteak (3)