Europa uzten du
Raulek Schalke utziko du denboraldi bukaeran
Erredakzioa
Bere kirol etorkizuna "Europan ez" dagoela adierazi du aurrelariak, nahiz eta Espainiako Ligatik bi eskaintza oso interesgarri jaso dituela onartu.
Raul Gonzalez aurrelariak Schalke 04 utziko du denboraldi amaieran, Alemaniako taldeak gaur jakitera eman duenez. Kontratua berritzeko zenbait hilabete negoziatzen eman ondoren erabakia hartu du Raulek.
Raulek Schalkerekin duen kontratua amaitzen da, ondorioz, etete klausula ordaindu barik taldea utz dezake beste batera joateko.
Alemaniako komunikabideen arabera, Schalkek urtebeteko kontratua eskaini dio Rauli, baina orain arte jasotzen zuen soldata dexente murriztuz. Izan ere, Real Madrilek soldataren zati bat ordaintzen zion orain arte. Raulek, ostera, bi urteko kontratua nahi zuen.
Etorkizuna Europatik urrun
Bere kirol etorkizuna "Europan ez" dagoela adierazi du aurrelariak, nahiz eta Espainiako Ligatik bi eskaintza oso interesgarri jaso dituela onartu.
"Nire kirol etorkizuna ez dago Europan", esan du Raulek prentsaurrekoan. "Ez dut Espainian jokatuko. Espainiako bi eskaintza oso interesgarri jaso ditut", azaldu du Real Madrileko jokalari ohiak.