Santander Liga
Santander Ligako 30. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
EITB MEDIA
Hamar partida jokatuko dira apirilaren 2tik 4ra bitartean.
Ligak 30. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu. Neurketak apirilaren 2a eta 4a artean jokatuko dira.
Euskal taldeen artean, Alaves izango da lehena jokatzen; Atletico Madrilen aurka jokatuko du, apirilaren 2an, 21:00etan, Wanda Metropolitano estadioan.
Igandean, apirilaren 3an, Athletic-Elx (14:00etan) eta Betis-Osasuna (16:15ean) partiden txanda izango da.
Azkenik, astelehenean (apirilak 4), Realak Espanyolen bisita jasoko du Donostiako Reale Arenan, 21:00etan.
- JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK
Apirilak 2, larunbata
14:00h, Getafe – Mallorca
16:15h, Levante – Vila-real
18:30h, Celta – Real Madril
21:00h, Atletico Madril – Alaves
Apirilak 3, igandea
14:00h, Athletic – Elx
16:15h, Betis – Osasuna
18:30h, Granada – Rayo Vallecano
18:30h, Valentzia – Cadiz
21:00 h, Bartzelona – Sevilla
Apirilak 4, astehelena
21:00h, Reala – Espanyol