Itxi

Ez dator bat Gobernuarekin

Liga Profesionalak ez die irratiei futbol zelaietara sartzen utziko

Erredakzioa

Irratiek futbol zelaietan sartzeko duten eskubidea berretsi zuen Gobernuak, baina Liga Profesionala ez dago ados eta honek kluben eta ikus-entzunezko hedabideen arteko kontratuak aldatzen dituela dio.

J.L. Astiazaran Espainiako Futbol Liga Profesionaleko persidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Irratiek futbol zelaietan sartzeko duten eskubidea berretsi zuen ostiralean Espainiako Gobernuak. Horrela, zuzenean informatzeko kanonik ordaindu beharko ez dutela azaldu zuen Exekutiboak. Hala ere, sarrerak eta zenbait instalazioren erabilerak suposatzen duten gastua irratiek ordaindu beharko dute.

Futbol Liga Profesionala ez dago ados Gobernuak Ikus-entzunezko Legean egindako aldaketatrekin (19.4 artikulua) eta, irratiei ez diela futbol zelaietara sartzen utziko aurreratu du.

Legearen aldaketa honek klubek ikus-enztunezko hedabideekin dituzten kontratuak aldatzen dituztela adierazi du Futbol Liga Profesionalak.

Albisteak (1)