Santander Liga
Osasuna-Alaves derbia apirilaren 10ean jokatuko da, 14:00etan
EITB MEDIA
Vila-realen eta Athleticen arteko 31. jardunaldiko partida hilaren 9an jokatuko da; Elxen eta Realaren artekoa, aldiz, apirilaren 10ean.
Santander Ligak 31. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu. Neurketak apirilaren 8a eta 11a artean jokatuko dira. Osasunaren eta Alavesen arteko euskal derbia apirilaren 10ean jokatuko da, 14:00etan, Sadarren.
Derbia baino egun bat lehenago, apirilaren 9an, Athleticek bisita egingo dio Vila-reali (18:30ean). Elx-Reala partida, berriz, apirilaren 10ean jokatuko da (18:30ean).
- JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK
Apirilak 8, ostirala
21:00etan, Sevilla – Granada
Apirilak 9, larunbata
14:00etan, Cadiz – Betis
16:15ean, Mallorca – Atletico Madril
18:30ean, Vila-real – Athletic Club
21:00etan, Real Madril – Getafe
Apirilak 10, igandea
14:00etan, Osasuna – Alaves
16:15ean, Espanyol – Celta
18:30ean, Elx – Reala
21:00etan, Levante – Bartzeloma
Apirilak 11, astelehena
21:00etan, Rayo Vallecano – Valentzia