Itxi

Sevillari 3-0 irabazita

Real Madril Liga irabaztetik gertu

Erredakzioa

Jose Mourinhok zuzentzen duen taldeak 3-0 irabazi dio Sevilla Santiago Bernabeun. Cristiano Ronaldok sartu du 1-0ekoa eta Benzemaren bitartez etorri dira partidako beste bi golak.

Real Madrileko jokalariak Sevillari sartutako hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek Txapeldunen Ligako finalerdietako kanporaketa ahaztu eta Sevillaren aurkako Ligako partida aurrera atera du Santiago Bernabeun. 3-0 irabazi dute Madrilekoek eta Ligako txapeldun izendatzea gero eta gertuago dute.

Partida hasiera kaskarra burutu du Real Madrilek. Epaileak Sevillari gol bat baloi gabe utzi dio hirugarren minutuan. Talde andaluziarra ondo ibili da lehen hamar minutuetan, baina hortik aurrera etxeko taldea izan da nagusi. 19. minutuan Cristiano Ronaldok sartu du 1-0ekoa eta emaitza horrekin iritsi da partida atsedenaldira. Bigarren zatian, jaun eta jabe izan da Real Madril. Benzemak sartu du 2-0ekoa 48. minutuan eta lau minutu berabduago, aurrelari frantziarrak 3-0ekoa ezarri du markagailuan.

Fitxa teknikoa:

3 - Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Granero (Khedira, 62'), Xabi Alonso (Raúl Albiol, 75'); Di Maria (Callejon, 62'), Özil, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

0 - Sevilla: Javi Varas; Coke, Fazio, Cala, Fernando Navarro; Deivid (Campaña, 74'), Trochowski; Jesus Navas, Reyes (Luis Alberto, 60'), Rakitic; eta Negredo (Baba, 60').

Golak: 1-0, 20. min: Cristiano Ronaldo. 2-0, 48. min: Benzema. 3-0, 53. min: Benzema.

Epailea: Mateu Lahoz.