Nazioartekoa
Roy Hodgson, Inglaterrako selekzioko entrenatzaile berria
Erredakzioa
Teknikari ingelesak zuzenduko du Ingalaterra hurrengo lau urteetan. Hodgsonek Fabio Capelloren lekua hartuko du aulkian eta Eurokopan egingo du debut ofiziala.
Roy Hodgson, 64 urteko, entrentzaile ingelesak zuzenduko du Ingalaterrako selekzioa hurrengo lau urteetan. Stuart Pearcek zuzendu du selekzioa Fabio Capellok otsailaren 8an kargua utzi zuenetik eta Ingalaterrako Federakuntzak Hodgson aukeratu du Eurokopa hasteko hilabete batera.
Croydon Londreseko auzoan jaiotako jokalari ohiak Suitzako, Finaldiako eta Arabiar Emirerri Batuetako selekzioak entrenatu ditu. Gainera, Inter Milan taldeko eta Liverpooleko aulkietan ere izan da Hodgson.