Apirilak 29- Maiatzak 2
Santander Ligako 34. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak
EITB MEDIA
Apirilaren 29an hasi eta maiatzaren 2an bukatuko da jardunaldia. Alavesek eta Athleticek apirilaren 30ean jokatuko dute; Osasunak eta Realak, aldiz, maiatzaren 1ean.
Santander Ligak 34. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu. Apirilaren 29an, ostiralean, Sevilla - Cadiz neurketak irekiko du jardunaldia, 21:00etan. Maiatzaren 2ko Getafe - Betis norgehiagokarekin amaituko da (21:00etan).
Hilaren 30ean, larunbatean, Alaves - Vila-real (14:00etan) eta Athletic – Atletico Madril (21:00etan) partidak jokatuko dira. Maiatzaren 1an, igandean, Elx eta Osasuna neurketaren txanda izango da (14:00etan); 18:30ean, berriz, Rayo Vallecanok Reala hartuko du.
34. JARDUNALDIA:
Apirilak 29, ostirala:
(21:00) Sevilla - Cadiz
Apirilak 30, larunbata:
(14:00) Alaves - Vila-real
(16:15) Real Madril - Espanyol
(18:30) Valentzia - Levante
(21:00) Athletic Club – Atletico Madril
Maiatzak 1, igandea:
(14:00) Elx - Osasuna
(16:15) Granada - Celta
(18:30) Rayo Vallecano – Reala
(21:00) Bartzelona – Mallorca
Maiatzak 2, astelehena:
(21:00) Getafe – Betis