Lesioa belaunean
Puyolek ez ditu Eurokopa eta Errege Kopako finala jokatuko
Erredakzioa
34 urteko Bartzelonako kapitainak arazo fisikoak izan zituen Espanyolen aurkako neurketan, iragan larunbatean, eta eskuin belaunean artroskopia egin beharko diote.
Carles Puyolek sei aste eman beharko ditu bajan. Horrela, Bartzelonako kapitainak ezin izango du bere azken Eurokopa jokatu.
34 urteko Puyolek arazo fisikoak izan zituen Espanyolen aurkako neurketan, iragan larunbatean, eta eskuin belaunean artroskopia egin beharko diote. Ebakuntzaren berri eman du Kataluniako taldeak, baina lesioaren nondik norakoak ez ditu zehaztu.
Puyoli ebakuntza maiatzaren 12an egingo diote eta sei aste bajan eman beharko ditu. Ondorioz, ekainaren amaierara arte ezin izango du jokatu. Polonian eta Ukrainan egingo den Eurokopa ekainaren 8an hasiko da.
Era berean, Bartzelonako kapitainak ezin izango du jokatu maiatzaren 25eko Errege Kopako finala Athleticen aurka.