Itxi

Madrilen

Ultraeskuindarrek manifestazioa egingo dute Errege Kopako finalean

Erredakzioa

Protesta Gobernuko Ordezkaritzaren baimena dauka. Helburua Espainiako ereserkiaren kontra iragarritako txistukadaren kontra protesta egitea da, "Espainia eta espainiarrei irain egiten dielako".

Eskuin muturreko zenbait taldek Espainiaren batasunaren aldeko martxa deitu dute maiatzaren 25erako, "Euskadi eta Kataluniako separatisten probokazioaren aurka". Izan ere, egun horretan, Madril Athleticeko eta Bartzelonako zaleez lepo izango baita.

Protestak Madrileko Gobernu Ordezkaritzako baimena dauka. 18:00etan hasiko da Alonso Martinez enparantzan eta Chamberikoan amaitu. Futbol partida, 22:00etan hasiko da.

Poliziak bi zalegoen guneak babestuko ditu. Katalanena Solen egongo da, eta zurigorriena, berriz, Erretiroan.

Manifestazioa deitu dutenen arabera, bi zalegoek Espainiako ereserkiari txistu egitea aurreikusita dute, eta horri "Espainia osoari eta espainiar guztiei irain egitea" dela iritzi diote.

"Batasunaren balioa"

"Martxa honekin espainiar nazioaren eta espainiarren batasuna aldarrikatu nahi dugu, herritar guztiei bizimodu duina bermatzeko herri indartsua lortzeko bide bakarra delako", esan dute.

Gainera, antolatzaileen hitzetan, martxa "Espainiako abertzaletasunaren barruan dauden sentsibilitate ezberdinek bateratuta deitutako manifestazioa da". Antolatzaileen artean, Falange, Nudo Patriota Español, Movimiento Católico Español, Asociación Vieja Escuela Madrid, TNS sindikatua, Patriotas.es eta Plataforma Memoria y Lealtad daude.

Eskuin muturreko zenbait taldek Espainiaren batasunaren aldeko martxa deitu dute maiatzaren 25erako, "Euskadi eta Kataluniako separatisten probokazioaren aurka". Izan ere, egun horretan, Madril Athleticeko eta Bartzelonako zaleez lepo izango baita. Protestak Madrileko Gobernu Ordezkaritzako baimena dauka. 18:00etan hasiko da Alonso Martinez enparantzan eta Chamberikoan amaitu. Futbol partida, 22:00etan hasiko da. Poliziak bi zalegoen guneak babestuko ditu. Katalanena Solen egongo da, eta zurigorriena, berriz, Erretiroan. Manifestazioa deitu dutenen arabera, bi zalegoek Espainiako ereserkiari txistu egitea aurreikusita dute, eta horri "Espainia osoari eta espainiar guztiei irain egitea" dela iritzi diote."Batasunaren balioa""Martxa honekin espainiar nazioaren eta espainiarren batasuna aldarrikatu nahi dugu, herritar guztiei bizimodu duina bermatzeko herri indartsua lortzeko bide bakarra delako", esan dute. Gainera, antolatzaileen hitzetan, martxa "Espainiako abertzaletasunaren barruan dauden sentsibilitate ezberdinek bateratuta deitutako manifestazioa da". Antolatzaileen artean, Falange, Nudo Patriota Español, Movimiento Católico Español, Asociación Vieja Escuela Madrid, TNS sindikatua, Patriotas.es eta Plataforma Memoria y Lealtad daude.