Eibarrek galdu ondoren
Almeria eta Valladolid Lehen Mailara igo dira
I. G. | EITB MEDIA
Eibarrek Alcorconen galdu ondoren (1-0), Almeria eta Valladolid Lehen Mailara igo dira zuzenean. Eibarrek Gironaren aurka jokatu beharko du mailaz igotzeko kanporaketa.
Almeriak eta Valladolidek Lehen Mailarako bi txartel zuzenak lortu dituzte igande honetan LaLiga SmartBankeko azken jardunaldian, Alcorconen luzapenean Eibarrek porrota jasan ondoren (1-0). Eibar-Girona eta Las Palmas-Tenerife izango dira hirugarren txartela lortzeko kanporaketetako bidegurutzeak.
Alcorcon, aspalditik jaitsita, igoerako epaile bihurtu da, 91. minutuan Eibar garaituz. Ondorioz, Almeria Lehen Mailara igoko da.
Almeriak bi aldiz eman behar izan dio buelta markagailuari Leganesen aurka (2-2).
Talde armaginak kolpe latza jasan du 91. minutuan, berdinketak Lehen Mailan egoteko balio zienean. Orain, Gironaren aurkako kanporaketako txartela eskuratu beharko du.
Valladolidek, aldiz, bigarren zatian egin ditu etxeko lanak, eta urtebete geroago Lehen Mailara itzuliko da, aurkariek huts egin ondoren.