Espainiako selekzioa
Irene Paredesek eta Lucia Garciak Eurokopa jokatuko dute; Amaiur, Eizagirre eta Moraza, deialditik at
EITB Media
Jorge Vilda Espainiako selekzioko hautatzaileak 23 jokalari deitu ditu uztailaren 6tik 31ra artean jokatuko den Eurokoparako.
Jorge Vilda Espainiako selekzioko hautatzaileak astelehen honetan (ekainak 27) jakinarazi du Eurokopa jokatzeko deitu dituen 23 jokalarien zerrenda. Txapelketa uztailaren 6tik 31ra artean jokatuko da Ingalaterran.
Irene Paredes eta Lucia Garcia jokalariek Eurokopa jokatuko dute. Amaiur Sarriegi eta Nerea Eizagirre Realeko jokalariak, eta Ainhoa Vicente Moraza Athleticeko jokalaria deialditik at geratu dira. Teresa Abelleira eta Claudia Zornoza Real Madrileko jokalariak ere deialdian ez sartzea erabaki du Vildak.
Deigarria izan da Amaiur Sarriegi eta Nerea Eizagirre deialditik kanpo geratzea, izan ere, bi jokalari hauek denboraldi bikaina egin dute eta ezinbestekoak izan dira Realak Primera Iberdrola Liga bigarren postuan amaitzeko. Sarriegik 16 gol sartu ditu, eta Eizagirrek, 17; euren ekarpena oso garrantzitsua izan da talde txuri-urdinak Txapeldunen Ligarako txartela lortu ahal izateko.
Espainiako selekzioaren deialdia Eurokoparako:
Atezainak: Lola Gallardo (Atletico Madril), Sandra Paños (Bartzelona) eta Misa Rodriguez (Real Madril).
Defentsak: Ona Batlle (Manchester United), Sheila Garcia (Atletico Madril), Irene Paredes (Bartzelona), Mapi Leon (Bartzelona), Andrea Pereira (Bartzelona), Ivana Andres (Real Madril), Leila Ouahabi (Bartzelona/Manchester City) eta Olga Carmona (Real Madril).
Erdilariak: Laia Aleixandri (Atletico Madril), Patricia Guijarro (Bartzelona), Irene Guerrero (Levante), Aitana Bonmati (Bartzelona), Alexia Putellas (Bartzelona) eta Claudia Pina (Bartzelona).
Aurrelariak: Lucia Garcia (Athletic Club), Marta Cardona (Real Madril), Esther Gonzalez (Real Madril), Salma Paralluelo (Vila-real), Mariona Caldentey (Bartzelona) eta Athenea Del Castillo (Real Madril).