Itxi

2022 EUROKOPA

Herbehereetako eta Suediako selekzioek berdindu egin dute lehen jardunaldian

EITB Media

Leer en Castellano

Damaris Egurrolak ez du minutu bat ere jokatu. Suediak izan ditu garaipena lortzeko aukera garbienak, baina berdinduta amaitu da norgehiagoka.

Imagen del partido Suecia - Países Bajos. Argazkia:EFE

Herbehereek eta Suediak bana berdindu dute (1-1) Eurokopako lehen partidan. Damaris Egurrola euskaldunak ez du minutu bat ere jokatu. Egungo txapeldunek ezin izan dute abagune garbienak izan dituen Suedia mendean hartu.

Norgehiagoka ezin izan da okerrago hasi herbeheretarrentzat. Sari Van Veenendaal atezainaren eta Aniek Nouwen erdiko atzelariaren lesioek, bi aldaketa egitera behartu dute Mark Parssons entrenatzailea. Gainera, suediarrek Anderssonek 35. minutuan lortutako golarekin aurrea hartu dute markagailuan.

Aldageletatik bueltan, Jill Roordek banakoa ipini du markagailuan. Lehenengo zati okerraren ostean bere taldeari arnasa eman dio golak. Hala ere, Suediak erasokor jarraitu du eta aukera argiak izan ditu laranjen atea zulatu eta hiru puntuak lortzeko. Suediarren eraginkortasun faltaren ondorioz, partida berdinketarekin bukatu da (1-1).

C multzoko beste neurketan, Suitzak eta Portugalek bina (2-2) berdindu dute. Gauzak horrela, lehenengo jardunaldiaren ostean multzoko lau taldeek puntu bana dute.

Albisteak (2)