2022KO EUROKOPA
Irene Paredesek, Amaiur Sarriegik eta Lucia Garciak Eurokopako final laurdenak jokatuko dituzte Espainiarekin
AGENTZIAK | EITB Media
Jorge Vildak zuzendutako selekzioak sailkapena lortu du Danimarka 0-1 mendean hartu ostean B multzoko azken jardunaldian.
Espainiako selekzioak Eurokopako final laurdenetarako txartela eskuratu du Danimarka 0-1 mendean hartuta. Irene Paredes eta Lucia Garcia hasierako hamaikakoan izanda, espainiarrek ez diote fin ekin partidari eta ezin izan dute Danimarkarrak aurkeztutako defentsa gainditu. Lehenengo zatian, gol aukera gutxi egon dira.
Aldageletatik bueltan, Espainiako selekzioak aurrerapausoa eman du eta arriskua sortzen hasi da eraginkortasunik gabe. Danimarkarrak garaipena behar zuten eta azkeneko minutuetan gola bilatzera behartuta ikusi dute haien burua. Azkeneko minutuan, Marta Cardonaren burukadarekin, Espainiak kanporaketa zuzenetarako txartela lortu du.
Horrela gauzak, Espainiak multzoko bigarren postua lortu du, Alemaniaren atzetik. Final laurdenetan, Ingalaterra anfitrioia izango du aurrean Jorge Vildak zuzenkatutako taldeak.
Fitxa teknikoa:
0 - Danimarka: Christensen; Pedersen, Sorensen, Sevecke; Thomsen (Nadim, 73.min.), Holmgaard, Junge-Pedersen, Veje (Sara Holmgaard, 80.min.); Madsen (Larsen, 73.min.), Harder y Kuhl (Troelsgaard, 58.min).
1 - Espainia: Sandra Paños; Ona Batlle, Irene Paredes, Mapi León, Leila Ouahabi (Olga, descanso); Aitana Bonmati, Patri Guijarro, Mariona Caldentey; Shei García (Marta Cardona, descanso), Lucía García (Esther González, descanso) y Athenea (Laia Alexandri, 80.min.).
Gola: 0 - 1, 90.min, Marta Cardona.
Epailea: Rebecca Welch (ING). Txartel horiak: Larsen (Danimarka) , Sondergaard (Danimarka) eta Ouahabi (Espainia).