Berna-hezur lesioa
Villak ez du Eurokopa jokatuko
Erredakzioa
"Azken unera arte borroka egin dut, baina ez naiz % 100ean helduko", adierazi du Bartzelonako aurrelariak.
"Azken unera arte borroka egin dut, baina ez naiz % 100ean helduko", adierazi du David Villa Bartzelonako aurrelariak. Ondorioz, Villak ez du Polonia eta Ukrainako Eurokopan parte hartuko.
Twitter sare sozialean, Espainiako selekzioaren historiako goleatzailerik onenak egindako adierazpenak: "Azken unera arte saiatu naiz, baina ez naiz Eurokopara % 100ean helduko. Hautatzaileari deitu diot gaur. Erabaki zuzenena da".
Jasotako "animoengatik" eskerrak eman ditu Villak, eta "Barçarekin zein selekzioarekin ahalik eta azkarren jokatzeko lanean" jarraituko duela erantsi du.
Espainiako Futbol Federakundeak jakitera eman duenez, Villa ez da Eurokoparako deialdian izango. Vicente del Bosquek igandean emango du deialdiaren berri.
Kluben munduko txapelketan Bartzelonarekin izandako lesio larria ez du gainditu Asturiaseko jokalariak. Ezker hankako berna-hezurra hautsi zuen aurrelariak.