LaLiga Smartbankera
Manu Garciak Mirandesen jokatuko du
EITB Media
Jokalari arabarra LaLiga Smartbankera itzuliko da urtebetez Chipren jokatu ostean.
Manu Garcia Sanchezek (Gasteiz, 1986) Mirandesen jokatuko du. Miranda de Ebroko taldeak ohar batean adierazi duenez, gasteiztarrak eta Burgosko taldeak urtebeterako hitzarmena sinatu dute. Hala, Alaveseko jokalari ohiak Zipreko futbolean izandako urtebeteko ibilbidea amaitutzat ematen du eta Espainiako bigarren mailara itzuliko da.
Manu Garcia Realeko harrobian hazi zen eta bere ibilbide profesionalaren zati handiena Alavesen eman badu ere, Gironan, Real Unionen, Eibarren eta Logroñesen aritutakoa da. 2016/2017 denboraldian, gainera, Errege Kopako finala jokatu zuen Alavesekin, Bartzelonaren aurka.